Asteburu honetan ere, estropadez gozatzeko aukera izango da errioan. Goizean goiz hasiko dira arraunean estropalariak, 08:00etan emango baitiote hasiera Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako azken aurreko jardunaldiari.
Kadete, jubenil eta seniorrek 1.500 metro egingo dituzte arraunean, eta infantil eta beteranoek 1.000. Ohi bezala, zubian kokatuko dute guztien helmuga puntua.
Era guztietako ontziak arituko dira lehian: bakarkako skiffak, skull bikoitzak, zortzikoak...