Taldea desegin zenetik, kontzertu gutxi eman ditu Gaitzak. 2013an jo zuten bat, Julen Saizarren omenez, eta 2016an bestea, Dispertsioff jaialdiaren barruan. Etxeluze Gaztetxean izan ziren bi kontzertuak, eta herriko jende ugari hurreratu zen haien "kantu mitikoak" entzutera: Hego zaurituak, Alde Iluna, Denbora... Emozio handiko emanaldiak izan ziren biak, bai musikari eta baita publikoarentzat ere.
Bada, datorren ostiralean, maiatzak 27, Gaitzak beste kontzertu bat emango du, Etxeluze Gaztetxean oraingo honetan ere. Oraingoan, Sofa eta Giante musika taldeek ere joko dute haiekin, 22:30ean hasiko den emanaldian. Sarrerak 8 eurotan jarriko dituzte salgai.