"Pentsamendu Tailerrak ondo funtziona dezakeela konbentzituta nago, aurrera jarraituko dut"

Iñigo Gaiton

Aritz Pardinak gidatzen duen Pentsamendu Tailerrak hitzordua jarria zuen lehengo ostegunean, baina ez zen inor ere azaldu Etxeluze Gaztetxera. Hori dela eta, sare sozialetan babes zabala adierazi zioten filosofiaren inguruko egitasmoaren arduradunari, eta ostiralean, Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu zuten. Tailerrak antolatzen jarraitzeko asmoa azaldu du Pardinak, "herriak filosofia merezi baitu".

Hemen klik eginda entzun daiteke Aritz Pardinari egindako elkarrizketa, 01:21:00-tik aurrera.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide