Baionara eskurtsioan joan nahi dutenek gaur arratsaldean erosi beharko dute txartela

Aitziber Arzallus

Maiatzaren 24rako Baionara (Lapurdi) irteera antolatu du Zaharren Babeslekuak, eta joan nahi dutenek gaur arratsaldean erosi beharko dute txartela, 16:30etik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan bertan, 35 euro ordainduta. Txartelak leku eta ordu horretan bakarrik erosi ahal izango direla ohartarazi dute antolatzaileek, eta autobuseko lekuak zozketa bidez adjudikatuko dituztela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide