Martxoan eman zioten hasiera gaztetxoen artean ingurumenarekiko sentsibilizazioa bultzatzea helburu duen Behoria Garbia egitasmoari. Orioko, Durangoko eta Donostiako ikastetxe banatako ikasleek parte hartu dute, denera 300 gaztetxok baino gehiagok, eta birziklapenari lotutako hiru erronka gauzatu ostean, Oriaren jaitsiera eginda bukatu dute egitasmoa. Batzuek atzo egin zuten eta besteek gaur, eta kayaketan errioan behera zetozen bitartean bidean topatutako zaborra jaso dute, kiloka zabor, antolatzaileen esanetan.
Begi Bistan enpresaren ekimenez sortutako proiektua da Behoria Garbia, eta UKUEren eta Rural Kutxaren babesa eta Orioko eta Usurbilgo udalen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du.