Herriko musikazaleek gozatu ederra hartu dute arratsaldean, Danbolinfest! jaialdiarekin. 16:00etan hasi da festa dantzari txikien kalejirarekin, eta 17:00etatik aurrera, musika eskolako adin guztietako ikasleak igo dira plazako oholtzara, ordubete iraun duen kontzertua emateko. Ondoren, han elkartu diren guztientzat txokolate beroa banatu dute, eta bukatzeko, 18:30ean karaokearekin itxi dute festa. Eguraldi ederra lagun, bikaina izan da Danbolinfest! jaialdiaren aurtengo edizioa.