Astelehenean saioa eskainiko du Miriam Mendoza ipuin-kontalariak

Onintza Lete Arrieta 2022ko mai. 4a, 10:30

Emanaldia 3 eta 6 urte arteko haurrentzat izango da, ohi bezala, Kultur Etxeko areto nagusian. Bertaratzeko gonbidapenak eskuragarri daude jada Kultur Etxean.

Orioko udal liburutegiak hilero antolatzen ditu ipuin-kontaketa saioak Miriam Mendoza ipuin-kontalari zarauztarraren eskutik, eta maiatzekoa datorren astelehenean, hilak 9, izango da, 17:30ean hasita. Ohi bezala, Kultur Etxeko areto nagusian izango da emanaldia, eta bertaratzeko gonbidapena hartzea beharrezkoa izango da. Horiek eskuragarri daude jada Kultur Etxean bertan.

Emanaldia 3 eta 6 urte arteko haurrentzat izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide