Balearen Egunerako ginkana abiatu du Arkupek

Karkara 2022ko mai. 3a, 09:36

Atzo, maiatzak 2, jarri zuten martxan ginkana. Herriko denda eta tabernetan kontsumitzen duten herritarrak sarituko ditu ekimenak.

Arkupe elkarteak ginkana antolatu du Balearen Egunerako, eta atzotik martxan da jolasa. Herriko establezimenduetan kontsumitzen duten herritarrek Balearen Eguneko zapia lortzeko aukera dute,  zigilu guztiak biltzen badituzte. Aurtengo kanpainak aurrekoek bezala funtzionatuko du: erosketa bakoitzagatik, zigilu bana emango zaie bezeroei.

Behin sei zigiluak lortuta, txartela, Rosana Argazkilaritza estudioan ala Zipriztin inprimategian utzi beharko da. Sei zigiluak batzen dituenak Balearen Eguneko zapia jasoko du eta, horrez gain, 200 euroko bost opari-txartelen zozketan parte hartuko du. Ginkanak bi aste iraungo du, maiatzaren 14ra arte, eta zozketa maiatzaren 16an egingo dute.

Arkupek antolatutako ekimenak Eusko Jaurlaritzaren eta Orioko Udalaren babesa du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide