Nafarroa Xtreme mendi lasterketa irabazi du Sara Peñak

Aritz Mutiozabal

Sara Peña podiumaren lehen postuan txapelarekin. (Nafarroa Xtreme)

Zubirin (Esteribar, Nafarroa) hasi eta 68 kilometro mendian gorabehera korrika aritu ondoren, Zubirin bertan helmugaratzen bizkorrena izan zen atzokoan Sara Peña oriotarra. 

Bera da aurtengo Nafarroa Xtreme probako txapelduna, 8 ordu, 36 minutu eta 27 segundorekin. Bigarren sailkatu zen Amaia Razkin uhartearrari hamaika minutuko aldea atera zizkion (08:47:47), eta hirugarren izan zen Sonia Lopez ermuarrari, berriz, 44 minutu (09:20:09).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide