Ikerketa herrikoia sustatzeko bat eginda Etxeluzen

Aritz Mutiozabal 2022ko apirilaren 30a

Irriparra Berreskuratu! taldeak antolatuta, erraustegiaren kutsadura aztertzeko egingo den ikerketa herrikoia bultzatzeko egitasmoan mugilduta daude Etxeluze Gaztetxean. Giro atseginean egin dute herri bazkaria, eta iluntzean musika izango dute zuzenean.

20:00etatik aurrera izango da hori, eta bost musika talde igoko dira gaztetxeko oholtzara gainera: Marmol, Fly Shit, Mate, Nastelen eta Cromo. Kontzertuetarako sarrerak 8 euro balio du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide