Maiatzaren 12an, asteartearekin, Tomaxen Abenturak clown-konpainiak Azken Balea antzezlana aurkeztuko du Balearen Eguneko programazioaren barruan. Kultur etxean izango da emanaldia, eta sarrerak 2 euroan erosi daitezke online. Kultur Etxean, berriz, astelehenean jarriko dituzte salgai.
Joserra Fachado eta Oihana Maritorena aktoreek gorpuztutako clown pareak umoreak, magiak, kantek eta jolasek zipriztindutako lana eskaintzen dute. Fachadoren gidoia eta Idoia Larrañagaren eszenografia ditu obrak.
Hau da lanaren sinposia: "Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean, Muxik egunkaria irakurtzen du, eta horrela jakiten du euskal balea bakar bat geratzen dela munduan. Kostata, baina Tomax konbentzitzen du aitonaren baporea hartu eta Kanadara joateko, balea horri laguntzera".