Gorka Narcisok irabazi du uxualez (orujo, gaztelaniaz) egindako Espainiako Koktel Txapelketa, Temere koktelarekin. Penintsula guztiko hamar tabernari nor baino nor aritu dira asteburuan Madrilen (Espainia), Panizo etxeak antolatutako lehiaketaren finalean, eta epaimahaiak ebatzi du Narcisok aurkeztutako koktela izan dela guztietan onena. 2.000 euroko saria jaso du Narcisok, lehiaketa irabazteagatik.