Energia burujabetzaz hitzaldia izango da bihar Etxeluzen

Aitziber Arzallus

Udaberria loratzen dokumental eta hitzaldi zikloaren baitan, Alazne Arrutik energia burujabetzari buruz jardungo du bihar Etxeluze gaztetxean. Arruti Goiener energia kooperatibako kidea eta, besteak beste, azkenaldian horren modako jarri diren energia komunitateez hitz egingo du. 19:00etan hasiko da saioa, doakoa izango da eta interesa duen ororentzat irekia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide