Zaharren Babeslekuak Baionara eskurtsioa antolatu du maiatzaren 24rako

Aitziber Arzallus

Eskurtsiora joan nahi dutenek txartelak maiatzaren 17an erosi beharko dituzte, 16:30etik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan, 35 euro ordainduta. Txartelak leku eta ordu horretan bakarrik salduko dituztela ohartarazi dute antolatzaileek, eta autobuseko lekuak zozketa bidez adjudikatuko dituztela.

Pandemiagatik albo batera utzitako jarduerei berrekiten hasiak dira herriko jubilatuak eta pentsiodunak. Aste honetan Donostiara irteera egin dute Zaharren Babeslekuak antolatuta, eta dagoeneko iragarri dute hurrengoa: maiatzaren 24an izango da eta Baionara (Lapurdi) joango dira. Honakoa litzateke plana: goizean Baionara iritsi eta denbora librea izango dute, eta gero, 14:00etan bazkaria egingo dute Hondarribiko Ardora jatetxean.

Eskurtsiora joan nahi dutenek txartelak maiatzaren 17an erosi beharko dituzte, 16:30etik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan, 35 euro ordainduta. Bi ohar eman dituzte antolatzaileek: lehendabizikoa, autobuseko lekuak zozketa bidez adjudikatuko dituztela; eta bigarrena, txartelak esandako lekuan eta orduan bakarrik salduko dituztela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide