Bihar egingo dute Balearen Eguneko egitaraua ixteko bilera

Aitziber Arzallus

Datorren maiatzaren 14an, larunbatez, Balearen Eguna ospatuko da herrian. Udaleko Kultura sailak deituta, egun horretako egitaraua osatzeko bi bilera ireki egin dituzte dagoeneko, eta bihar, asteartea, egingo dute hirugarrena eta azkena. 19:30erako jarri dute hitzordua kultur etxean, eta herriko eragile eta elkarteei egin diete deialdia, denen artean, eguneko programa ixteko. Interesa duten herritarrak ere bileran parte hartzera deitu ditu udalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide