Apirilaren 6an hasi zituzten autopistako eta Bikamiotako biribilguneen arteko bidegorria egiteko lanak. Orain arte oinarrizko zereginetan jardun dira, eta gaur, astelehena, ekingo diete lan mardulenei. Hori dela eta, trafikoari eta oinezkoen pasaerari eragingo dieten aldaketak izango dira:
- Trafikoan: Hondartza bidea herrira sartzeko bakarrik erabili ahal izango da, erreietako bat lanak egiteko okupatuko baitute, eta Estropalari kalea erabili beharko da herritik irteteko.
- Oinezkoen pasaeran: Estropalari kalea edo Bikamiota aldeko espaloia erabili beharko dute oinezkoek hondartza aldera joateko.
Lanek aste iraungo dute, eta bidegorria udarako prest izatea aurreikusi du udalak.