Rockin Velvet bikoteak kontzertua emango du gaur arratsaldean Mola Molan

Aitziber Arzallus

Asteburu honetan ekin diote zuzeneko saioen denboraldiari. Gaurkoa kontzertu akustikoa izango da eta 19:00etan hasiko da.

Orioko Mola Mola tabernan hasi dute zuzeneko emanaldien sasoia. Arbasoak taldeak Clara Ustarrozekin batera atzo arratsaldean emandako kontzertua izan zen denboraldiko aurrena, eta bigarrena, gaur arratsalderako iragarri dute. 19:00etan hasita, Rockin Velvet bikoteak kontzertu akustikoa eskainiko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide