'Oihana' ikuskizunerako sarrerak eskuragai daude

Aitziber Arzallus 2022ko api. 16a, 17:20

Hilaren 29an, ostiralez, Itzuli konpainiak Oihana taularatuko du Orion, dantza eta antzerkia uztartzen dituen lana. Emanaldia kultur etxeko areto nagusian izango da, 19:30ean hasita, eta dagoeneko eskuragai daude sarrerak, hamar euroren truke. Bi modutara eros daitezke: Interneten edo kultur etxean bertan. Gogoan izan kultur etxea itxita egongo dela asteartera arte, eta datorren astean goizez bakarrik zabalduko dutela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide