Benito Lertxundiren maiatzeko kontzerturako 50 sarrera baino gutxiago gelditzen dira Interneten

Aitziber Arzallus

Maiatzaren 13an, ostiralez, Benito Lertxundik kontzertua emango du Karela kiroldegian, 22:00etan hasita. Kultur etxean zein Interneten eros daitezke kantaldirako sarrerak, baina azkar ari dira agortzen. Dagoeneko 50 sarrera baino gutxiago gelditzen dira Interneten. Gelditzen diren sarrera guztiak kontzertua pistatik ikustekoak dira; harmailetatik ikusteko sarrerak agortuta daude.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide