Orioko bost emakume ekintzailerekin mahai-ingurua antolatu du Ahalduntze Eskolak

Aitziber Arzallus

Saioa ostiralean izango da, Salatxo aretoan, 18:00etan hasita. Mahai-inguruaren ostean, Martxoak 8aren bueltan antolatutako argazki lehiaketaren sari banaketa egingo dute.

Orioko Emakumeon* Ahalduntze Eskolak saio berezia antolatu du ostiral arratsalderako: herriko bost emakume ekintzailerekin mahai-ingurua. Herrian ekiten eta beren proiektuak martxan jartzen ari diren emakumeak geroz gehiago direla ikusita, gaiari heltzea eta ekintzaileei ikusgarritasuna eta ahotsa ematea erabaki du Ahalduntze Eskolak, eta ostiraleko saiora horietako bost gonbidatu ditu beren esperientziak partekatzeko, emakume izatetik ekintzailetasuna nola bizi duten azaltzeko eta eguneroko zailtasunei eta lorpenei buruz hausnartzeko.

Hain zuzen ere, Iratz Urkizu musikariak, Jesica Morales Yoga Neeru espazioaren sortzaileak eta bertako irakasleak, Goiuri Unanue Soia Bridal moda etxeko diseinatzaileak, Gemma Serra Makatza Bordako artzainak eta Miriam Garcia Larrubixik markaren diseinatzaile grafikoak eta sortzaileak parte hartuko dute mahai-inguru horretan.

Salatxo aretoan izango da saioa, 18:00etan hasita, eta solasaldiaren ondoren, Martxoaren 8aren bueltan antolatutako argazki lehiaketaren sari banaketa egingo dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide