Ion Ubegun eta Ibai Esoain garaile Gipuzkoako mus txapelketan

Maria Maya Manterola

Argazkia: @mustxapelketa.

Oriotarrak izan ziren onenak atzo Segurako Baratze pilotalekuan jokatutako finalean. Gipuzkoa osoko 91 bikote aritu ziren lehian, 15:30ean hasi eta 21:30ak bitartean.

Atzo amaitu zen Gipuzkoako mus txapelketa Segurako Baratze pilotalekuan. Oriotarren beren abilezia erakutsi zuten karta jokoan, eta Ibai Esoain eta Ion Ubegunek jantzi zituzten txapelak. Bigarren postuan sailkatu ziren Joxemi Aierbe eta Garikoitz Pascual hernaniarrak. 

Guztira, Gipuzkoa osoko 91 bikote aritu ziren nor baino nor. Luze joan zen finala; 15:30etan hasi eta 21:30ak bitarte aritu ziren jokoan. Final nazionala apirilaren 9an jokatuko da Baigorrin, Nafarroa Beherean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide