Mikel Usandizaga nagusi, Xabier Mendizabalen Oroimenezko Mendi Lasterketan

Iñigo Gaiton

00:49:50 denborarekin lortu zuen Usandizagak Beasainen jokatutako lasterketako txapela irabaztea. Bigarren sailkatua baino 46 segundo gutxiago behar izan zituen ibilbidearen 11 kilometroak egiteko. Orioko Atletismo Taldeko beste kide batek ere lasterketa bikaina egin zuen; laugarren izan zen Javier Roman, 00:55:19 denborarekin helmugaratu ondoren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide