Udalak aitortza egin dio Juan Priederi, haren hilketaren 20. urteurrenean

Aitziber Arzallus

Priederen hilketak ez zuela inoiz gertatu behar adierazi du udalak, eta lanean ari dela herrian izan diren biktima guztien egia ezagutu nahian, justizia eta aitortza egiteko.

Gaur 20 urte, ETAk Juan Priede Orioko Udaleko PSE-EEko zinegotzia tiroz hil zuen Gure Txoko tabernan. 69 urte zituen, alarguna zen, eta hiru seme-alaben zituen. Orioko Udalak adierazi du, Priederen hilketak ez zuela inoiz gertatu behar. Hori dela eta, haren familiari elkartasuna adierazi nahi dio.

Horez gain, adierazi du Orioko Bizikidetza Batzordeak (EH Bildu, EAJ eta Orain) denbora daramala elkarlanean, eta urtetan bizi izandako giza eskubideen urraketak eta sufrimenduen maparen inguruan hausnarketa sustatzen ari dela azkenaldian. "Gure herrian izandako biktima guztien egia ezagutu nahi dugu, gertatutakoa ezagutu, justizia egitea bermatu eta gure esku dagoen aitortza egin. Gure lanean dihardugu errepikatu ez dadin bermeak jartzeko".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide