Eskuz Binakako Udaberri Txapelketaren finalerako sailkatu dira Orbegozo eta Aranalde

Iñigo Gaiton

Artxiboko irudia.

Orioko Pilota Elkarteko bikoteak finalerako txartela lortu du, asteburuan final erdiak irabazi ondoren. Txapelketa bereko 2.mailan, Aranburu eta Lertxundik galdu egin zuten final laurdena, eta txapelketatik kanpo geratu dira. Partida osoan aurretik joan arren, garaipena lortzetik bi tantora geratu ziren.

Hauek dira Orioko pilotariek asteburuan lortutako emaitzak:

Banakako Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketa (Nagusiak, 2.maila)
Tolosa (Zelaia) 25 - Orio (Lizaso) 23
Soraluze (Gallastegi) 25 - Orio (Aldalur) 12

Eskuz Binakako Gipuzkoako Udaberri Txapelketa (Nagusiak, 2.maila, final laurdenak)
Murumendi 22 - Orio (Aranburu-Lertxundi) 20

(Nagusiak, 1.maila, final erdiak)
Bergara 13 - Orio (Orbegozo-Aranalde) 22

Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketa (Alebinak, 2.maila)
Orio (Loidi-Anton) 4 - Orio (Goikoetxea-Urrestilla) 16

Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketa (Infatilak, 2.maila)
Aretxabaleta 18 . Orio (Aizpuru-Kaperotxipi) 5

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide