Bilera irekia deitu du biharko udalak, kultur-mahaia berraktibatzeko helburuarekin

Iñigo Gaiton

2013an egin zuen azken bilkura Kultur Mahaiak, eta udalak berriro jarri nahi du martxan. Xede horrekin, bihar, asteazkenarekin, bilera irekia egingo da udaleko Kultura sailak deituta. 19:30ean emango zaio hasiera batzarrari, kultur etxean. Herriko kultur talde eta eragileei luzatu diete parte hartzeko gonbidapena, baina interesa duen herritar oro ager daiteke.

Udalak ohar bidez plazaratu duenez, hauek dira biharko bileraren helburuak

  • Herriko kultur mugimendua aztertzea, kultur jardueraren eta kontsumoaren joerak behatzea eta honen bertuteak eta hutsuneak atzematea.
  • Herriko kultur talde eta eragileen arteko harremanak indartzea.
  • Sinergiak aprobetxatzea eta ahaleginak bateratzea.
  • Kultur talde eta eragileen arteko koordinazioa hobetzea.
  • Udalaren eta kultur taldeen arteko harremana eta komunikazioa sustatzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide