Hainbat garaipen lortu du asteburuan Oriok, Astilleron

Elena Marguello

(Joxemari Olasagasti)

Zortziko igoera irabazteko 12:28 denbora egin du Orioko taldeak; traineruetan, berriz, 16:35 denborarekin lortu dute garaipena.

Asteburu ederra izan du Oriok, hainbat garaipen eskuratu baititu asteburu honetan. Zortziko eta traineruko igoerak irabazi dituzte, eta horrenbestez dagozkien sariak eta San Jose bandera ere beraganatu dituzte Orioko trainerek. 

Zortziko igoeran 12:28 denbora egin du Orioko taldeak, 52 segunduko aldea atera diete Castropol taldekoei. Traineruko igoeran, berriz, 16:35 denborarekin lortu dute garaipena herriko taldekoek, 7 segunduko aldea aterata Santurtzikoei. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide