Autodeterminazioa eta burujabetza hizpide, bilera irekia antolatu dute Baliza elkarteko kideek

Aitziber Arzallus

Asteazkenean, hilak 16, 19:00etan Salatxo aretoan jarri dute hitzordua. Bilera irekia izango da; beraz, interesa duen herritar orok parte hartu ahal izango du.

Pandemiaren gogorrena pasatu delakoan, Baliza elkarteko kideek ohiko jardunari ekitea erabaki dute. Horrela, datorren asteazkenerako bilera irekia antolatu dute "autodeterminazioa eta burujabetza lortzeko bidean aurrerapausoak emateko moduetaz eta ekintzetaz hitz egiten jarraitzeko". 19:00etan jarri dute hitzordua, Salatxo aretoan, eta interesa duten herritar guztiei bilerara azaltzeko deia egin diete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide