Gaur gauen zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da Etxeluzen, Keia eta Shibuya musika taldeek kontzertu bana emango baitute. Gaztetxeko ateak 21:00etan irekiko dituzte eta bost euro kostako da sarrera.
Talde sortu berria da Keia. Hain zuzen ere, Ane Arruti zarauztarrak bakarka abiatu zuen proiektuak talde izaera hartu du orain, eta beste hiru musikari oñatiarrekin batera, Keia izenean atera dira plazara. Erregaia lana aurkeztuko dute gaur iluntzean Orioko gaztetxean. Shibuya, berriz, Uharte Arakilgo (Nafarroa) lau musikarik osatzen duten rock talde bat da.