Mutilen txalupak denboraldiko aurreneko bandera irabazi du

Iñigo Gaiton

Orioko gizonezkoen traineruak Castron jokatu den estropada irabazi du gaur goizean. Ia bost segundoko aldea atera dio bigarren izan den Bermeori.

Atzo neskak, eta gaur mutilak. Asteburua borobila izan da Orio Arraunketa Elkartearentzat. Hondarribiatik bandera ekarri zuen atzo emakumezkoen traineruak, eta gizonezkoak gaur onenak izan dira Castron (Kantabria, Espainia) jokatu den estropadan.

Oriok 23:55:94 denborarekin lortu du garaipena. Atzetik Bermeo sailkatu da 4,92 segundora, eta Ondarroak egin du hirugarren, Oriorekiko 25,44 segundora sailkatuz.

Sailkapen orokorra
1. Orio
2. Bermeo
3. Ondarroa
4. Zierbena
5. Santurtzi
6. Kaiku
7. Pedreña
8. Arkote
9. CastreñaA
10. Rianxo
11. Camarg0
12. Deustu
13. Castreña B
14. Astillero
15. IRC Santoña
16. Laredo
17. Colindres

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide