Otsailaren 19an Oriaren XXVIII. Traineru Jaitsieran nola, hala gailendu ziren atzokoan ere Orioko emakumezkoak Hondarribiko XXII. Traineru Jaitsieran. 11:52 denborarekin, 20 segundoko aldea atera zieten Arraun Lagunak taldekoei –12:12 denbora–. Donostiarra izan zen hirugarren, 12:29 denbora eginda.
Gizonezkoetan, Orioko traineru nagusiak ez zuen lehian parte hartu; bai, ordea, B taldeak. 22 lehiakidetatik hamalaugarren helmugaratu ziren horiek. Bandera Donostiarrarentzat izan zen, 21:09 denbora eginda. Bigarren Hondarribi sailkatu zen 21:29 denborarekin, eta hirugarren, berriz, Zierbena, 21:38 denbora eginda.
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
- Orio 11:52
- Arraun Lagunak 12:12
- Donostiarra 12:29
- Hibaika 12:30
- Tolosaldea A 12:34
- Tolosaldea B 12:41
- Zumaia 12:50
- Hondarribia 12:57
- Zarautz 13:03
- Hernani 13:14
Gizonezkoak
- Donostiarra 21:09
- Hondarribia 21:29
- Zierbena 21:38
- Ondarroa 21:47
- Getaria 21:49
- Isuntza 22:06
- Arkote 22:21
- San Juan 22:25
- Zarautz 22:29
- Zumaia 22:46
- Lapurdi 22:53
- Busturialdea 22:59
- San Pedro 23:02
- Orio B 23:14
- Hondarribia B
- Rianxo 23:18
- Hibaika 23:36
- Mutriku 23:36
- Isuntza-Mutriku 23:42
- Donostiarra B 23:42
- Arraun Lagunak 26:25
- Illunbe -