Patata Tropikala konpainiaren Niararen bidaia antzezlana ikusteko sarrerak badaude oraindik, eta saioa hasi arte egongo dira salgai, Kultur Etxean bertan. Gaur bertan da emanaldia, 18:00etan.
Sarrerak bi euroan daude salgai.
Amazonas oihanean bizi den 9 urteko neskatoa da Niara, eta modu berezian harremantzen da naturarekin; hitz egin egiten du airearekin, urarekin, landareekin eta animaliekin. Gertakari tragiko baten ondorioz, ordea, orban beltz bat itsasoan zabaltzen hasi dela eta Iemanja itsasoaren zaindaria arriskuan dela jakingo du Niarak, eta bidaia luzea abiatuko du.