'Niararen bidaia' antzezlana Orion eskainiko dute hilaren 28an

Maria Maya Manterola

Sarrerak eros daitezke dagoeneko, Kultur etxean bertan edota Internet bidez. Familia osoarentzako moduko emanaldia da Patata Tropikala konpainiak eskainiko duena.

Niararen bidaia antzezlana eskainiko du Patata Tropikala konpainiak gaur zortzi, hilaren 28an, Orion. Kultur etxean izango da familia osoarentzako emanaldia. 

Amazonas oihanean bizi den 9 urteko neskatoa da Niara. Modu berezian harremantzen da naturarekin, hitz egin egiten baitu airearekin, urarekin, landareekin eta animaliekin. Gertakari tragiko baten ondorioz, ordea, orban beltz bat itsasoan zabaltzen hasi dela eta Iemanjá itsasoaren zaindaria arriskuan dela jakingo du Niarak, eta bidaia luzea abiatuko du. 

Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko, 2 euroren truke. Kultur etxean bertan edota Internet bidez eros daitezke, helbide honetan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide