Mugaldekoak taldeak kontzertua emango du ostiralean

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 19a, 10:48

Emanaldia kultur etxean izango da, 19:00etan hasita, eta sarrerak dagoeneko salgai daude kultur etxean eta online, bost euroren truke.

Datorren ostiralean, hilak 25, Mugaldekoak taldeak kontzertua emango du Orion. Emanaldia kultur etxean izango da, 19:00etan hasita, eta sarrerak dagoeneko salgai daude kultur etxean eta online, bost euroren truke.

Talde beratarra abenduan zen kantaldia eskaintzekoa, baina emanaldi hura bertan behera gelditu zen euriteek eragindako uholdeen ondorioz.

Poesia eta musika uztartzeko asmoz, hiru lagunen elkarketatik sortu zen taldea 2004an eta, ordutik hainbat etapa eta formatutatik igaro ondoren, indartsu jarraitu du aurrera, laukote bihurtuta. Kaleratu dituzten hiru diskoetako kantak jotzen ari dira herriz herri, eta halxe egingo dute Orion ere.

Sarrerak 'online' erosteko aukera

Udalak astearen hasiera iragarri zuen aurrerantzean berak antolatutako ekitaldietarako sarrerak online erosteko aukera izango dutela herritarrek, eta dagoeneko martxan da sistema hori. Horretarako, Orio.eus webguneko 'Agenda' atalera sartu beharko dute, ekitaldia aukeratu, botoi berdean klik egin eta urratsak jarraitu. Horrez gain, kultur etxean ere eskuratu ahal izango dituzte sarrerak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide