Distantzia luzeko aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa Orion jokatu da aurtengoan, Legution (Araba) behar bezalako baldintzak ez zeudela eta. Hemezortzi klubek parte hartu dute 152 ontzirekin, eta guztira 44 kategoria egon dira. 152 ontzien artean, 24 Orio Arraunketa Elkartearenak izan dira.
Emaitzak ikusita, balorazio ona egiteko moduan da kluba, hamabost domina eskuratu baitituzte oriotarrek. Urrezko bost domina, zilarrezko sei eta brontzezko lau etxean gelditu dira gaurkoan.
Urrezko dominak kategoria hauetan eskuratu dituzte:
- Infantil mutilek skull laukoan
- Emakume kadeteek skull laukoan
- Gizon absolutuek lemazaindun zortzikoan
- Gizon jubenilek lemazaingabeko bikoan
- Gizon absolutuek skiff bakarkakoan
Zilarrezkoak, berriz, kategoria hauetan:
- Gizonezko infantilek skiff bakarkakoan
- Gizonezko kadeteek lemazaindun zortzikoan
- Emakume kadeteek skiff bakarkakoan
- Gizonezko kadeteek skull bikoitzean
- Gizonezko jubenilek lemazain gabeko bikoan
- Emakumezko jubenilek skiff bakarkakoan
Brontzezkoak, azkenik:
- Gizonezko infantilek skull bikoitzean
- Emakumezko kadeteek skull bikoitzean
- Gizonezko absolutuek lemazaindun zortzikoan
- Gizonezko jubenilek skiff bakarkakoan
ARGAZKI BILDUMA. Ikusi hemen gaurko txapelketako hainbat irudi.