Dena prest dute Orion Musik Apest jaialdirako

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 11a, 10:06

Hamar taldek parte hartuko dute aurtengo bertsio gauean, eta gaur izango da hori, Etxeluze gaztetxean. 22:00etan irekiko dituzte ateak, eta bi euro kostako da sarrera.

Gaur iluntzean ikuskizuna eta giro ona ziurtatuta egongo dira Orioko Etxeluze gaztetxean. Orion Musik Apest jaialdia ospatuko dute; bertsio gaua, alegia. Hamar taldek eman dute izena aurtengo jaialdian parte hartzeko, eta honezkero gogotsu daude asteetan entseatzen jardun diren kantak jendearen aurrean jotzeko. 22:00etan irekiko dituzte gaztetxeko ateak, eta bi euro kostako da sarrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide