Aulki mugikorreko estropadez gozatzeko aukera izango da igandean errioan. Normalean Legution (Araba) egiten den distantzia luzeko Euskadiko Txapelketa jokatuko dute estropalariek, 13:00etatik aurrera. Agidanez, ur-mailarekin arazoak dituzte Legution, eta horregatik erabaki da txapelketa Orion egitea.
Euskal Arraun Federakuntzak antolatutako proba hiru mailatan banatuta egingo da. Seniorrak eta jubenilak Mapiletik aterako dira, eta 6.000 metroko ibilbidea egingo dute; kadeteek eta beteranoek irteera puntua Sarikolan egongo da, eta 4.000 metroko distantzia izango dute helmugaraino; azkenik, infantilak Donparnas inguruan hasiko dira arraunean, eta 2.500 egingo dituzte arraunean herriraino.
Arraun elkarteek gaur arratsaldera arte dute zabalik inskripzioa egiteko aukera.