Abadiñoko idi demetan parte hartuko dute Iñaki Olidenen bi parek

Iñigo Gaiton

Olidenen kintopeko pareak ostiralean izango dira probalekuan, eta idi zaharrak astelehenean.

Bihartik hasita, San Blas Saria jokatuko da Abadiñon igandera bitartean. Idi-demen jarraitzaileek bost eguneko programa dute, eta denera 19 parek parte hartuko dute sariketan, bi kategorietan banatuta. 

Aurreneko bi lehiaketa egunetan, kintopeko idien txanda izango da. Iñaki Olidenek pare bat aurkeztuko du txapelketara, ostegunean, 21:00etatik aurrera.

Larunbatetik aurrera, berriz, idi zaharrek jardungo dute lehian. Olidenek beste pare bat astelehenean ariko da lehian, 22:00etatik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide