Udalak hirugarren bilera egingo du bihar kultur eta euskara arloetako eragileekin

Iñigo Gaiton

Bihar, asteartearekin, egingo dute bilera 18:30ean Salatxo aretoan. Udala prestatzen ari den euskara-planaren baitako batzarra da deitu dutena. Lantaldeak dagoeneko egin ditu bi bilera, eta biharkoa azkena izango da. Herriko kultur eta euskara arloetako eragileek udalaren gonbidapen zuzena jaso dute, baina interesa duen ager daiteke hitzordura.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide