Orioko batelen lan ona Gipuzkoako ligako hirugarren jardunaldian

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 31a, 13:40

Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia jokatu zen atzo Pasaiako badian, Trintxerpen. Hamahiru ontzi eraman zituen Oriok jardunaldi honetara, eta, oro har, emaitza onak lortu zituzten.

Infantil mutiletan lehen postua lortu zuen Orioko A ontziak, eta bosgarren egin zuen B batelak. Neskatan, hirugarren eta bederatzigarren egin zuten A eta B ontziak hurrenez hurren.

Neskatan, promesa mailan, Orio A bigarren izan zen, estropada irabazi zuen Tolosaldea A-rengandik hiru segundo eskasera. Maila berean, B ontzia bederatzigarren izan zen. Mutiletan, aldiz, A ontzia bigarren izan zen, zortzigarren B batela eta 11. C ontzia. 

Jubenilen mailan, mutiletan, Orio B hirugarren izan zen eta A ontzia seigarren. Neskatan, berriz, laugarren egin zuen Orioko batelak. 

Maila absolutoan, mutiletan, seigarren izan ziren oriotarrak.

Datorren jardunaldia, ligako laugarrena, Hernanin jokatuko da datorren larunbatean. Astean zehar emango du federazioak estropada hauen ordutegiaren berri.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide