Zabaldu dute eskola umeen literatur eta marrazki lehiaketetan lanak aurkezteko epea

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 24a, 17:07

Parte hartu nahi dutenek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte lanak, martxoaren 25 baino lehen. Bi lehiaketetatik lanik onenak liburuxka batean argitaratuko ditu udalak.

Eskola umeen literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dagoela jakinarazi du Udalak. Aurtengoa lehiaketaren 35. edizioa izango da, eta lanak aurkezteko epea martxoaren 25ean bukatuko da. Parte hartu nahi dutenek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte lanak. Maila hauetako haur eta gaztetxoek har dezakete parte: LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4.

Honakoak dira literatur lehiaketaren oinarriak:

  • Lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izango dira.
  • Gaia librea da.
  • Partaide bakoitzak lan bat aurkez dezake, gehienez, modalitate bakoitzean.
  • Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.
  • Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak.
  • Maila bakoitzean bi modalitate izango dira: ipuina eta olerkia edo bertsoa.
  • Lanak, gehienez, bost orrialde luze izango dira.
  • Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.
  • Adierazi beharreko datuak: Izen-deiturak Adina Ikastetxea eta ikasketa maila
  • Datu horiek ipuinaren edo olerkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.
  • Argitaratzen diren lanen egileek saritxo bana izango dute. Udalak maila bakoitzeko bi ipuin eta bi olerkirik onenak argitaratuko ditu.
  • Lanak bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2022ko martxoaren 25a baino lehen.
  • Epaimahaia Udalak izendatutako bi pertsonak osatuko dute.
  • Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.

Marrazki lehiaketa

Literatur lehiaketa ez ezik, marrazki lehiaketa ere abiatu du udalak. Bi lehiaketetara aurkeztutako lanik onenak liburu batean argitaratuko ditu gero.

Marrazki-lehiaketaren oinarriak hauek dira:

  • Gaia librea da.
  • Partaide bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztuko ditu.
  • Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da. 
  • Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak eta DBHko guztiak.
  • Egokiena marrazkiak folio baten tamainan aurkeztea da. Hala ere, onartuko dira beste neurritan egindakoak.
  • Izen-deiturak eta gainontzeko datuak marrazkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.
  • Marrazkiak edozein teknika erabiliz egin daitezke: pinturak, errotuladoreak, akuarelak...
  • Argitaratzen diren lan guztien egileek saritxo bana izango dute.
  • Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2022ko martxoaren 25a baino lehen.
  • Epaimahaia Udalak izendatutako bi pertsonak osatuko dute.
  • Maila bakoitzeko lau lanik onenak argitaratuko dira.
  • Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide