Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatu dute gaur goizean Pasaian, eta bi garaipenekin etxeratu dira oriotarrak. Hain zuzen ere, promesa mailako neskek eta mutilek lortu dute garaipena. Beste bi mailatan, berriz, bigarren lekuan bukatu dute Orioko arraunlariek: infantil mutiletako Orio A taldekoek, eta jubenil mutiletako Orio A taldekoek.
Orio Arraunketa Elkarteak hamasei batel osatu ditu aurtengo ligarako: hiruna ontzi infantil nesketan eta mutiletan, bi ontzi promesa nesketan eta lau mutiletan, ontzi bat jubenil nesketan eta bi mutiletan, eta ontzi bat gizonezko absolutuetan. Gaurko lehian, ordea, hamabi batelek parte hartu dute.
SAILKAPENAK. Ikusi hemen gaurko sailkapen guztiak.