Datozen hamar urteetarako Orioko Euskara Plana egiteko lanketarekin aurrera jarraitzen dute udalak eta herriko eragileek. Lau lantaldetan banatuta, astez aste eta txandaka ari dira bilerak egiten, eta oraingoan, herriko dendari, tabernari eta ostatu jabeei dagokie udal ordezkariekin biltzea. Astearterako jarri dute hitzordua, 14:30ean, Salatxo aretoan.
Lantalde horrek bi bilera egin ditu dagoeneko —azaroaren 2an eta 30ean— eta hirugarrena eta azkena izango da asteartekoa. Ohi bezala, udalak zuzenean gonbidatu ditu herriko dendari, tabernari eta ostatu jabeak, baina gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake bileran, irekia izango baita.