Gaur abiatu da Donostian, Urumea ibaian, 2022ko Gipuzkoako Batel Liga, eta oriotarrek ez dute hutsik egin: etxeko sei ontzik hartu dute parte aurreneko jardunaldian, eta bi garaipenekin etxeratu dira.
Infantil mutilek –Orio A taldea– eta promesa neskek lortu dituzte garaipenak beren lehietan, eta beste bi batel ere aurrealdean ibili dira; infantil nesketan laugarren egin du Orio A-k, eta postu bera erdietsi dute promesa mutilek ere.
Lehia hasi baina amaitu gabe gelditu dira, berriz, infantil nesken eta mutilen B taldeak.
Orio Arraunketa Elkarteak hamasei batel osatu ditu aurtengo ligarako: hiruna ontzi infantil nesketan eta mutiletan, bi ontzi promesa nesketan eta lau mutiletan, ontzi bat jubenil nesketan eta bi mutiletan, eta ontzi bat gizonezko absolutuetan.
SAILKAPENAK. Ikusi hemen gaurko sailkapen guztiak.