Euskara planaren harira, azken bilera irekia egingo du udalak hezkuntza eragileekin

Mireia Galarza Bastida

Salatxo aretoan izango da urtarrilaren 18an, 17:30ean hasita. Dagoeneko bi bilera egin ditu udalak hezkuntza eragileekin, eta asteartekoa hirugarrena eta azkena izango da. 

Orioko Udala prestatzen ari den euskara planaren lanketaren barruan, lantalde bat osatu du herriko hezkuntza-eragileekin.

Lantalde horrek bi bilera egin ditu dagoeneko, bata urriaren 26an eta bigarrena azaroaren 24an, eta datorren astearte egingo du hirugarren eta azken bilera irekia. Salatxo aretoan izango da urtarrilaren 18an, 17:30ean hasita.

Udalak zuzenean gonbidatu ditu bilerara herriko hezkuntza-eragileak, baina gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide