Igande honetan hasiko da Gipuzkoako Batel Liga, Urumea ibaian. Orduak astero-astero zehaztuko dituzte, baina egutegia prest du Gipuzkoako Arraun Federazioak. Guztira 11 jardunaldi izango dira apirilaren 3ra bitartean, eta 96 ontzik parte hartuko dute aurtengo ligan, emakumezkoen 47 ontzik eta gizonezkoen 49 ontzik.
Orio AE-k, aurten ere, batel asko osatu ditu, hamasei guztira: hiruna ontzi infantil nesketan eta mutiletan, bi ontzi promesa nesketan eta lau mutiletan, ontzi bat jubenil nesketan eta bi mutiletan, eta ontzi bat gizonezko absolutuetan.