Talai Mendi Trail lasterketarako 40 dortsal daude eskuragarri, 160 lagunek izena eman eta gero

Iñigo Gaiton

Antolatzaileek atzo ireki zuten izena emateko epea, eta azaldu dutenez, dortsalak azkar ari dira ahitzen.

Maiatzaren 22an jokatuko da aurten Talai Mendi Trail lasterketaren bigarren edizioa. Talai Mendi Elkarteak antolatu du aurten ere lehiaketa, eta atzo zabaldu zen izena emateko epea. Antolatzaileek KARKARAri jakinarazi diotenez, dagoeneko 160 lagunek egin dute inskripzioa, eta momentu honetan, 40 dortsal bakarrik geratzen dira libre.

Izen ematea kronoak.com webgunean egin behar da.

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide