Intza Unanue, debutari onenen artean

Iñigo Gaiton

MondoSonoro hedabide espezializatuak sartu du Unanue iazko debutari onenen artean.

Intza Unanuek bere ibilbideko lehen kantu bilduma plazaratu zuen iaz, Ilundu aurretik izenburupean. Bost abestirekin osatu zuen pop kutsua duen EPa, eta, orain, argitalpena iazko lan onenen artean aukeratu du MondoSonoro hedabide espezializatuak. Zehazki, estreinako lan onenak egin dituzten artisten artean bereizi dute Unanue. Hemen klik eginda ikus daiteke zerrenda osoa.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide