Badu eguna II. Talai Mendi Trail lasterketak: maiatzaren 22a, igandea. 10:00etan Orioko plazatik abiatu eta bertan amaituko da proba, 14 kilometroko ibilbidea osatu ondoren. Nagusiki Kukuarri mendiaren inguruan ibiliko dira, eta 650 metroko desnibel positiboa izango du.
Izena emateko epea laster zabalduko dute, urtarrilaren 10ean, Kronoak.com atarian. 19 euro kostako da izena ematea, eta jakinarazi dute izena ematen duten aurreneko 200 korrikalarientzat egongo dela tokia.
Sariak ere jakinarazi dituzte: gizonezkoetan zein emakumezkoetan irabazten duenak txapela eta 100 euro jasoko ditu; bigarrenak 80 euro; eta hirugarrenak 50 euro. Aurreneko oriotarrak, berriz, txapela eta erosketa txartela.
Iaz jokatu zen aurrenekoz lasterketa, eta Oihana Kortazarrek eta Ibai Makazagak eskuratu zituzten txapelak orduan.