COVID ziurtagiriaren aurka elkarretaratzera deitu du herritar talde batek

Onintza Lete Arrieta

Protesta bihar, ostirala, 18:00etan izango da Orioko plazan. Beste herri batzuetan ere egin dituzte deialdiak; Zarautzen, esaterako.

EAEko Auzitegi Nagusiak abenduaren 14an onartu zuen COVID ziurtagiriaren erabilera eremua zabaltzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera, eta abenduaren 15etik da indarrean toki itxi gehienetan.

Erabakia kritikatuz, ziurtagiriaren kontrako protesta egitera deitu du oriotar talde batek. Elkarretaratzea bihar, ostirala, izango da plazan, 18:00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide