Orioko Pilota Elkarteko Oier Urrestillaren lan ona Beotibarren

Karkara

Urrestilla, makurtuta, jertse horiarekin (Argazkia: Orioko Pilota Elkartea)

Orioko Pilota Elkarteak jakitera eman duenez, Oier Urrestilla alebinen bigarren mailako ekialdeko txapelketan lehiatu da, eta azpitxapeldun geratu da. 

Atzo goizean Tolosako Beotibarren jokatu zuen finala. Pilota elkartearen esanetan, lehia estua izan eta gero tanto bakarragatik ezin izan zuen garaipena lortu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide